XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Narraski-Saski andrea hanka sartzen ari zela konturatu zen.

Alkatea haserretzen bazen, ez zien Percy itzuli nahiko. Komeni zen, beraz, hari goxo hitz egitea.

- Gure katua dela-eta etorri gara -esan zuen adeitasunez. Udaletxearen azpiko leotzetan giltzapetuta omen dago.

Bart haren bila irten ginen eta marruka entzun genuen han behean. Hura jasotzera etorri gara.

- Zuen katua? -galdetu zien alkateak. Zuen katua esan al duzue? Nire katua da eta ez dago giltzapetuta. Hantxe sartu dut ea zintzotzen den behingoz!

- Gure katua dela ziur gaude -jarraitu zuen Narraski-Saski jaunak. Haren berdin-berdina da.

- Dirutza galanta ordaindu nuen katu horren truke -jakinarazi zien alkateak. Jabeei erosi nien zuzenean. Haren jaiotza-agiria eta guzti erakutsi zidaten. Nirea da orain, beraz.

- Eta ezin al diogu begiratu bat eman? eskatu zion Narraski-Saski andreak. Ziur egoteko.

- Dagoeneko esan dizuet nirea dela! - bota zien alkateak. Ez duzue lapurtu dudala esan nahiko, ala?